Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

RESCUE BIZILABE ihes-gela zientifikoa Bilbon

2018.09.17-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Irailaren 22tik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean

RESCUE BIZILABE ihes-gela berritzailean 2 eta 5 kide bitarteko lagun- edo familia-taldeetan parte hartu ahal izango dute, eta, bertan, sartzerakoan proposatuko zaien Bilboko inguruaren testuinguruan kokatuta dagoen arazo bat ebatzi beharko dute. Horretarako, 50 minutu izango dituzte. Ebatzi beharko duten enigmaren aurrekariak robot batek azalduko dizkie parte-hartzaileei; elkarrekin lan eginez eta logika, materialak zein pistak erabiliz ebatzi beharko dute gelatik irten baino lehenago.

Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da ihes-gela hau. Bizilaberen helburua da ikasleen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzea, aisialdia delarik hari eroalea. Era berean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-espazio horretan, modu autonomoan ikertu eta praktikatu ahal izango dituzte zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikekin zerikusia duten gaiak. 

Elhuyarrek zuzendu du ekimena eta Bilboko Udalak bultzatu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren lankidetza izan dute proiektuan, beste erakunde eta eragile batzuenaz gain.

Azaroaren 17a bitartean izango ditu ateak zabalik ihes-gelak, eta larunbatero bi saio egiteko aukera izango da: 11:00etan eta 12:30etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Hemen informazio gehiago eta baldintzak.

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen-bideoa