Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizkuntza gutxituak mundu digitalean: nola hobetu bizitasun digitala

2018.07.10-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Hizkuntza-aniztasun Digitalaren Europako Proiektua (Digital Language Diversity Project, DLDP) amaitzera goaz. Gasteizen (EHUko Letren Fakultatean) egingo dugu amaiera-ekitaldia, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!).

Elhuyarrek azken hiru urteotan hartu du parte proiektuan, taldekide hauekin batera:

  • Claudia Soria Irene Russo eta Valeria Quochi, Consiglio Nazionale delle Ricerche (Pisa, Italia)
  • Davyth Hicks, European Language Equality Network, ELEN (Frantzia)
  • Anneli Sarhimaa eta Eleonore Kruse, Mainzeko Unibertsitatea (Alemania)
  • Tuomo Salonen, Kareliar Hizkuntza Elkartea (KKS, Finlandia)
  • Antton Gurrutxaga eta Klara Ceberio, Elhuyar (Euskal Herria)

Emaitzak aurkezteko baliatuko dugu amaiera-ekitaldia.

 

EGITARAUA

 

9:30-12:45, hitzaldiak (ingelesez)

  • Zer da hizkuntzaren bizitasun digitala eta zergatik den garrantzizkoa?
  • Nola neurtu/ebaluatu dezakegu? (Hizkuntzaren Bizitasun Digitalaren Eskala & Azterketa)
  • Nola hobetu eta sustatu dezakegu hizkuntza gutxituen bizitasun digitala? (Biziraupen Digitalerako Kita)
  • Ekin diezaiogun lanari: hiztunak trebatzea. (Trebakuntza-programa)
  • Politika-garapena eta neurri praktikoak ‘hizkuntzaren eten digitala’ txikiagotzeko. (Bide-orria)

12:45-15:00, bazkaria (doan parte-hartzaileentzat)

15:00-17:00, saio praktikoa (ingelesez)

  • Zure hizkuntzaren garapen digitala neurtu (ebaluatu), ekintzak planifikatu, trebetasun berriak eskuratu.
IZEN-EMATEA

 

Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago, hemen.