Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

"enTRENAtu zure euskara" erakusketa: Trengintza-hiztegia

2018.06.07-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Trengintza-arloko euskarazko terminologia zabaltzeko asmoz, "enTRENAtu zure euskara" erakusketa jarri dute ikusgai Bizkaiko zenbait geltokitan.

Trengintza Hiztegia onlineko hiztegiko informazioa baliatuz osatu dituzte erakusketako panelak, jendeari trengintza-arloko euskarazko hitzak erakusteko eta haiek erabiltzera animatzeko.

Trengintza-alorra bizia da, termino berrien iturri etengabea. Horregatik, behar-beharrezkoa zen hitz horiek guztiak azkar kontsultatu eta eguneratzeko tresna bat izatea. Helburu horrekin sortu zen trengintza-hiztegia, online soilik argitaratua, jarduera-alor horri loturiko hiztegia bildu eta klik bakarraren bidez, erraz-erraz, gizartearen esku jartzeko. Egitasmo irekia da, eta horko informazioa, trengintza-arloan ez ezik, beste arlo batzuetan ere erabilgarria izango da: itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza, besteak beste. Gaur egun 5.200 termino eta 100 irudi ditu, eta asmoa urtero kontzeptu, irudi edota hizkuntzak gehituz joatea da.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Euskotren, Euskal Trenbide Sarea eta CAF batu, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen aholkularitzapean abiatutako lanaren emaitza da hiztegia.

Erakusketan hainbat hitz ageri dira, euskaraz eta gaztelaniaz, argazki baten ondoan. Ekainean, Abando geltokian egongo da ikusgai; uztailean, Sestaora aldatuko da; eta abuztuan, Basaurin ikusi ahal izango da.

Animatu eta erabili!. Egin klik: www.trenhiztegia.eus