Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Finlandiako ordezkaritza batek Elhuyar bisitatu du

2018.05.30-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elikagaien industria eta ikerketaren arloko Finlandiako ordezkaritza batek Elhuyar bisitatu du. Bisitan parte hartu dute Turku Unibertsitateko Elikagaien Laborategiko ikertzaile-talde batek, elikagaien ekonomia babesteko ikerketa eta garapena egiten dituen Pyhäjärvi Institutuko ordezkariek eta elikagaien industriako enpresa txikien elkarte den Satafood erakundeko zuzendaritzak.
 
Finlandiarrak Euskal Herrira etorri dira AZTI eta INTIA bezalako elikagaien ikerketa-zentroak bisitatzera, eta hauek elikagai-enpresekin duten elkarlana ezagutzera. Elhuyarren kasuan, bereziki ikerketaren komunikazioaren arloan egiten dugun lanarekiko interesa adierazi digute, eta etorkizunean elkarlanerako prestasuna azaldu dute.