Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarrek eta Usurbilgo udalak beste bi urtez luzatu dute lankidetza-hitzarmena

2018.05.28-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena beste bi urtez luzatu dute gaur Elhuyarren Usurbilgo egoitzan. Bertan izan dira Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo alkatea; Jose M. Pitarke de La Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia eta Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia.

Hitzarmen horren bidez Usurbilgo Udalak Elhuyarrek hizkuntza normalkuntzaren eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen esparruan egiten duen lana babesten du. Hitzarmenaren baitan Elhuyarrek ADI-Usurbil teknologia adimenduna garatzen jarraituko du (kultura-ondarea, turismoa eta eleaniztasuna sustatzeko gailu mugikorretarako aplikazio librea).

Ezkerretik hasita: Xabier Arregi Iparragirre, Leire Cancio Orueta eta Jose M. Pitarke de La Torre