Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

MAIER Kooperatiba Elkarteak eta Elhuyarrek elkarrekin duten lankidetza-hitzarmena berritu dute beste hiru urtez

2017.12.01-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

MAIER Kooperatiba Elkarteak eta Elhuyarrek elkarrekin duten lankidetza-hitzarmena berritu zuten atzo, beste hiru urtez. Hitzarmena berritzeko, Julen Madariaga Otazua, Maier Kooperatibako lehendakaria, eta Txema Pitarke De la Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria, elkartu ziren. MAIER, Elhuyar Fundazioko bazkide izateaz gain, Fundazioko Patronatuko kide ere bada. Hitzarmen horren bidez, MAIERrek Elhuyarrek egiten duen jarduerari babesa ematen dio eta 8.500 euroren ekarpena egingo dio Elhuyarri.

Argazkian: Txema Pitarke De la Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta Julen Madariaga Otazua, Maier Kooperatibako lehendakaria