Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

PRENTSA-DEIA: TEKNOPOLISen denboraldi berriaren aurkezpena

2017.09.21-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Irailaren 30ean hasiko du bere 20. denboraldia Teknopolis telebista-saioak. Elhuyarrek eta EITBk ekoitzitako saioak gai zientifiko eta teknologikoak eskainiko ditu astero, modu entretenigarrian. ETB1ean larunbatetan, 13:30ean, eta ETB2an, igandetan, 9:30ean.

Xehetasunen berri emateko, prentsaurrekoa egingo da:

  • Noiz: irailaren 25ean, astelehenez, 11:00etan
  • Non: Orona Ideon, Hernanin, Fundazioa eraikinaren Auditorioan
  • Parte-hartzaileak:
    • Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia
    • Roberto Uribeetxeberria Ezpeleta, MU Ikerketa eta Transferentzia
    • Amaia Esquisabel Alegria, EJ.ko Zientzia Politikarako zuzendaria
    • Joseba Beldarrain Agirre, EJ.ko Enpresa Programako arduraduna
    • Maite Iturbe Mendialdua, EITBko zuzendari nagusia
    • Iñaki Leturia Yurrita, Teknopolis saioaren aurkezlea