Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

UNESCO Etxeak antolatutako jardunaldietan aritu dira Elhuyarreko Zientzia Hezkuntzako kideak

2017.09.06-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarreko gure lankide diren Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalagak, UNESCO Etxea katedrak antolatutako Hezkuntza, Garapen Iraunkorrerako Helburuen oinarria (GIH) jardunaldietan parte hartu dute, gaur, irailak 6.

‘Elhuyar Zientzia Azoka: bizipenak eta komunitatea’ komunikazioa aurkeztu dute ‘Bakea eta parte-hartzea’ taldean. 

UNESCO Katedra, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) katedra da, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzkoa; irailaren 5,6 eta 7rako antolatutako jardunaldiok Nazio Batuen Erakundeak martxan jarritako Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 estrategiaren testuinguruan antolatu dira.

Jardunaldi hauen helburua da elkarri jakinaraztea zer esperientzia dauden eta zer jardunbide egoki egiten diren (curriculumean, kudeaketan, ikerketan…), bai hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan bai hezkuntza informalarenean ere Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GJH) bete daitezen.

Hezkuntza-alorrean beren jarduera, proposamen, ikerketa eta ekintzen bidez GJHak lortzen laguntzen dutenentzat (irakasleak, ikertzaileak, ikasleak, bai eta hezkuntzarekin zerikusia duten enpresak eta elkarteak ere) dira jardunaldiok.