Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Martxan da Norteko Ferrokarrilla

2017.09.06-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak. Aurten, hiru aditu gehituko zaizkie aurrekoei: Eli Alberdi Zelaia eta Josu Doncel Vicente matematikariak, eta Oskar Gonzalez Mendia kimikaria.

Gainera, formula zientifikoei buruzko atala estreinatuko du denboraldi honetan. Formula horietako batzuk, energia eta masa erlazionatzen dituena, adibidez, ikur bihurtu dira. Bada, formulen inguruan dauden bitxikeriak azalduko dira saioan.

Hori guztia eta zientzia-kontu gehiago, Euskadi Irratian, Elhuyarren eskutik, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Eta, noiznahi, Norteko Ferrokarrillaren webgunean: norteko.elhuyar.eus .