Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

2017.09.04-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

4-8 urteko neska-mutikoentzako esperimentu-liburu berria kaleratu du Elhuyarrek.

Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko soilik. Liburu honek guraso eta irakasleak gidatu egiten ditu haurrek pentsaera zientifikoa izan dezaten.
Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri.
Liburuan jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak daude, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela umeengan intuizioa, eta gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten.
Liburuko 100 ariketa praktikoak zortzi kapitulutan bantuta daude:

  • Landareak eta haziak
  • Ura eta izotza
  • Lizuna, bakterioak eta onddoak
  • Ingeniaritza
  • Janaria eta gozokiak
  • Bikarbonatoa eta ozpina
  • Ingurumen-zientzia
  • Bizidunak

Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.