Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera, Tabakaleran

2017.06.15-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyar Fundazioaren patronatuaren bilera izan dugu ekainaren 14an eta 2016. urteko kontuen itxiera onartzea izan da bileraren gai nagusia. Patrono hauek bertaratu dira: Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria Josu Madariaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria Mikel Irizar, Usurbilgo alkatea Xabier Arregi, NEIKER-Tecnaliako zuzendaria Leire Barañano, Tecnaliako ordezkaria Cristina Alberdi, Eustakio Arrojeria, Xanti Goñi, Arantza Diaz de Ilarraza eta Rafa Bañales. Lehendakari gisa Txema Pitarke izan da, idazkari, Alfontso Mujika, eta kontu-emaile, Leire Cancio. Modu berezian, Donostiako Tabakaleran egin da, ondoren On Zientzia bideo-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan da eta.


Ezkerretik eskuinera: Cristina Alberdi, Alfontso Mujika,
Arantza Diaz de Ilarraza, Xabier Arregi, Leire Cancio, Mikel Irizar, Txema Pitarke