Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldian

2017.05.19-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarreko bi kide Estrasburgoko unibertsitatean izan dira gaur, maiatzak 19, La Maison de la Science en Alsace-ren ekimen batean. La main à la pâte fondation erakundearen ekimena da, eta bere helburu nagusia da Europako irakasleen zientzia-trebakuntza bultzatzea eta alorreko baliabideak ematea.

La Maison de la Science en Alsace-k 5 urte betetzen dituela-eta antolatutako jardunaldia izan da gaurkoa. Egun osoan, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta esperientziak partekatu ahal izan dira, eta horietako saio batean hartu dute parte Elhuyar Fundazioko Zientzia Hezkuntza alorreko Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga kideek. “S'ouvrir a l'Europe/Opening up to Europe” izenburuko hitzaldian, Elhuyarren zientzia-hezkuntzaren alorreko estrategia azaldu dute, eta eginiko bidean ikasitakoa partekatu.

Elhuyar Fundazioa La Maison de la Science-ren Europako partnerra da.