Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarren Gida Eleaniztunak Antio Interpretazio Zentroan

2017.04.06-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarren Gida Eleaniztunak plataforma jarri dute Zumarragako Antio Interpretazio Zentroan. Plataforma horri esker, eleaniztuna eta irisgarria da Antio Interpretazio Zentroa.

Gaur goizean aurkeztu dute egitasmoa, Interpretazio Zentroan bertan, Zumarragako Udalak eta Elhuyarrek. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Mari Susperregi Elhuyarren teknologiaren garatzaileak eman dituzte azalpenak.

 

 

Informazio-paneletan dauden QR kodeak nork bere mugikorrarekin eskaneatuz, bisitariek nahi duten hizkuntzan jasoko dute informazioa, mugikorrean bertan, idatziz eta ahoz.

Gida Eleaniztunak plataformak ahotsaren sintesia eta itzulpen automatikoa baliatzen ditu erabiltzaileei informazioa modu irisgarri eta eleaniztunean helarazteko.