Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek

2016.12.14-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

► Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP
► Albisteak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu, doan
Google Play Storen eta App Storen eskuragarri.

Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.

Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.

Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.

Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.

Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

Harremanetarako:
Garazi Andonegi
zientziapp@elhuyar.com
Tel.: 943363040