Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar Durangon DA!

2016.11.30-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyar Durangon DA!

- Produktu berriak salgai
- Talaia teknologiaren aurkezpena
- ​EHUren aitortza itzultzaileei

Badator Durangoko Azoka aurten ere, eta Elhuyar Durangon izango da beste behin ere, abenduaren 2tik 6ra.

Artekaleko 62. standera inguratzen bazarete, hantxe aurkituko dituzue aurtengo gure nobedadeak, Elhuyar eskuan hartuta munduan ibiltzeko bi baliabide ezin hobe: Elhuyar Atlas geografiko eta politikoa eta Collins Elhuyar ingelesa-euskara hiztegia.


Elhuyar Atlas geografiko eta politikoa

- Euskal Herriko zein munduko mapa geografiko eta politikoak
atlasa.elhuyar.eus webgunerako sarbidea. Webgune horretan, toponimoekin jolastuz ikasteko 3 joko daude, eta inprimatu eta lanerako erabiltzeko mapa mutuak

Collins Elhuyar ingelesa-euskara hiztegia

Elhuyarrek eta Collinsek bat egin dute, berme osoko produktu bat eskaintzeko.

- 65.000 sarrera
- 85.000 adiera
- 22.000 adibide
- Lexiko arrunta eta teknikoa
Bi hizkuntzen alderdi gramatikalak biltzen dituen eranskin bat.

Bere materiala salgai jartzeaz gain, bere teknologia erakutsiko du Elhuyarrek Durangoko Azokan. Abenduaren 4an, Talaia aurkeztuko du Kabi@ gunean, 17:30ean. Talaiak prentsa eta sare sozial digitalen zaintzarako eta iritzi-erauzketarako aukera bat eskaintzen digu. Besteak beste, Donostia 2016ren Behagunea proiektuan eta Berria egunkariak irailaren 25eko hauteskundeetarako sarean jarri zuten Termometroan baliatu dute Elhuyarren teknologia hori.

Azkenik, EHUk argitaratzen dituen itzulpenen egileei beren lana aitortu nahi die Durangon, eta Elhuyarrek atsegin handiz hartuko du parte itzultzaileentzako aitortza-ekitaldi horretan; abenduaren 5ean izango da, 16:30ean, Areto Nagusian. Dagoeneko, 10 urte baino gehiago daramatza Elhuyarrek EHUrentzat unibertsitate mailako materiala itzultzen, eta Elhuyarren itzulpen-zerbitzuan itzulitako 60 liburutik gora argitaratu ditu EHUk tarte horretan.