Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Norteko Ferrokarrillak 20 urte

2016.11.23-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Saio berezia, hilaren 26an, 15:00etan, Euskadi Irratian

Datorren larunbatean, 15:00etan, Norteko Ferrokarrillaren 20.urteurreneko saio berezia emango du Euskadi Irratiak. Hain zuzen, duela 20 urte, Carl Sagan hil eta Dolly ardia jaio ziren garai berean, sortu zuen Elhuyarrek zientziari buruzko irratsaioa, Euskadi Irratiaren laguntzarekin.

Norteko Ferrokarillaren 20. urteurreneko saioaren mahai-inguruan. ARG: EITB

20. urteurreneko saio berezian, zientzia-munduak 20 urteotan izandako bilakaeraz gogoeta egingo dute Javi Duoandikoetxea Zuazo matematikariak, Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak, Marian Iriarte Ormazabal kimikariak eta Fernando Plazaola Muguruza fisikariak, Elhuyarreko Guillermo Roaren gidaritzapean.

Horrez gain, aspaldiko eta gaurko kolaboratzaile batzuen ahotsa entzuteko aukera egongo da, baita saioaren sortzaile, laguntzaile eta lekukoena ere.

Bide batez, irratsaioaren entzuleei eskerrak eman eta entzuten jarraitzera gonbidatu nahi ditu Norteko Ferrokarrillak. Eskerrik asko guztioi!