Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

2016.09.06-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Gaur zabaldu da Zientziakide proiektuan izena emateko epea. Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei.

Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzea da ikerketaren helburua. Herritarrek aukera izango dute zuzenean aritzeko ikertzaileen pare: haien intereseko aztergaiak zehaztu, laginak hartu, laborategian lan egin eta emaitzak jaso, besteak beste.

Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Zientziakideren webgunean  edo Elhuyarrera telefonoz deituta (943363040). Izena emateko epea irailaren 26an amaitzen da, eta lehen bilera urriaren 14an izango da. Laginketa eta laborategiko probak ere urrian egingo dira.

Herritarren Zientzia

Zientzia egiteko eta gizartean kultura eta jakintza zientifikoa hedatzeko eredu berri bat dakar Zientziakide ekimenak, Herritarren Zientziaren eredua, hain zuzen ere.

Informazio guztia, Zientziakideren webgunean.