Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Ohiko galderak

Elhuyarren bazkide, zergatik?

Elhuyar irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta euskal gizartea eraikitzen laguntzen dihardu, 1972tik. Honako xede hau du: “Euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraikitzea”. Gure xedearekin bat datozen proiektuak sustatzen, bideratzen eta gizartean eragina izan dezaten saiatzen gara. Gure xedearekin eta martxan jartzen ditugun proiektuekin bat bazatoz, egin bazkide.

Zer adierazi nahi du Elhuyarren bazkide izateak?

​Elhuyarren proiektuak diruz laguntzeaz gain, bazkideak eragile garrantzitsu dira Elhuyar Fundazioan:

  • Iritzi eta ideien sorburu dira.
  • Gure proiektuetako lankide dira.
  • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetan parte hartzen dute.

Gainera, bazkideek ordezkaritza dute Elhuyar Fundazioaren patronatuan: hiru kide dira pertsona laguntzaileen ordezkari, bost kide erakundeen ordezkari eta beste bost enpresa laguntzaileen ordezkari.

Bazkideek Elhuyar aldizkaria jasotzen dute hiru hilean behin, Elhuyar Hiztegiaren atariko gune aurreratura sar daitezke erabat doan eta % 20ko deskontua dute Elhuyar Fundazioak ekoizten dituen produktuak erosiz gero.

Norbanakoak, enpresak edo erakundeak izan daitezke Elhuyarren bazkide.

Zertan erabiliko da nire ekarpena?

Elhuyarren proiektuak bideragarri egiteko, proiektu berriak martxan jartzeko eta datozen urteetarako ekimenetan inbertitzeko.

Nire ekarpenak kenkaririk izango du errenta-aitorpenean?

Norbanako gisa 65 euroko ekarpena egin arren, horren % 30 errenta-aitorpenean desgrabatuko duzu; beraz, zure poltsikotik 45,50 euro jarriko dituzu.

Nola izan naiteke bazkide?

Elhuyarren bazkide izateko, “Elhuyarkide Izan” ataleko formularioa bete beharko duzu, eta, formularioa bete ondoren, geu jarriko gara zeurekin harremanetan. Nahiago baduzu, telefonoz edo posta elektronikoz ere egin zaitezke bazkide. Horretarako, deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira eta galdetu Bazkidetza Sailagatik edo idatzi bazkidetza@elhuyar.eus helbide elektronikora.

Harremanetarako

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez harremanetan Bazkidetza Sailarekin:
Izaro Aizpurua Arkauz
bazkidetza@elhuyar.eus
tel.: 943363040 (313 luzapena)