Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Informazioaren eta ezagutzaren erauzketa

Informazioa gordetzen duten biltegi gero eta handiagoak dauzkagu gaur egun, hala nola dokumentu-bilduma erraldoiak, liburutegiak eta, bereziki, Internet. Erabiltzaileok hala ere informazio zehatza bilatzen dugu. Beraz, informazio hau biltegi barnean identifikatu eta bertatik erauziko duten tresnak ezinbestekoak dira. 

Informazio-berreskurapenean (IR), dokumentuak, testu-zatiak edo dokumentua deskribatzen duten metadatuak bilatzeko teknologia ikertzen da. Aldiz, Informazio-erauzketak (IE) informazio egituratua edo erdiegituratua ateratzea du helburu; adibidez, gaixotasunen eta dagozkien botiken izenak, edo gertakariak eta beraiekin erlazionatutako pertsonak...

Berreskuratze-prozesuetan gero eta garrantzi handiagoa duen alderdi bat eleaniztasuna da. Hau da, informazioa hainbat hizkuntzatako testuetan egon daiteke. Horietatik kontsulta bakarra eginda nahi den informazioa lortzeko sistemak garatzea da CLIR arloaren helburua (Cross-lingual Information Retrieval, "hizkuntza arteko informazio-berreskurapena").


Dokusare (CLIR)

Helburua: Dokumentu eleaniztunak (euskara barne) erlazionatzeko teknikak aztertzea eta lantzea, horretarako hainbat teknika garatuz: dokumentuen sailkapen semantikoa, dokumentuen arteko antzekotasun semantikoaren neurketa, entitate edo terminoetan oinarritutako dokumentuen multzokatzea (clustering)... Prototipo bat garatu da teknika hauek ebaluatzeko eta haien aplikazioaren bideragarritasuna aztertzeko, zientzia.net webgunean hainbat proba eginez. 

Argitalpenak:


eLEZKARI (CLIR)

Helburua: testu-bilduma eleaniztunak kontsultatzeko bilaketa-sistema bat garatzea, eszenatokia izanik zientzia eta teknologia alorreko bildumak webean.

Argitalpenak:


EusBila

Helburua: Interneteko bilatzaileetan euskarazko bilaketak hobetzeko tresna garatzea.

Argitalpenak: