Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Ikerketa estrategikoa

Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz ikerketa-proiektu estrategikoetan partehartu dugu. Bi proiektuetan bost partzuer elkartu gara;

  • VICOMTech ikerketa-zentroa
  • Robotiker ikerketa-zentroa
  • EHUko IXA eta Aholab taldeak
  • Elhuyar

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak interes estrategikoko ikerketa-lerro izendatu eta Etortek programaren bidez lagundu ditu proiektuak.


Hizking

Helburua: gaitasun linguistikodun sistemen garapenean sakontzea, baita gailu ezberdinetan integratzeko erabiliko diren sistemen garapenean ere. 

Argitalpena:


Anhitz

Helburua: euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzea, pertsonen eta gailuen arteko interakzioa eta jakintzaren kudeaketa naturala, intuitiboa eta atsegina izan dadin.


Berbatek

Helburua: hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea, itzulpenaren, irakaskuntzaren eta edukien sektoreek osatzen duten hizkuntzen industriaren sektore ekonomikoaren euskarri teknologiko izateko, industria horrek teknologia aurreratuak behar baititu eskura ingurune globalizatu, interkonektatu eta eleaniztun honetan lehiakor izateko.


Ber2Tek