Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizkuntzen irakaskuntza

Berbatek: Hizkuntzen-irakaskuntzarako tutore pertsonala

Irakaskuntzaren alorrerako, hizkuntzen irakaskuntzako tutore pertsonal baten demoa egin dugu. Tutore hori emozioak adieraz ditzakeen 3Dko pertsonaia bat da, Vicomtech-IK4k garatutakoa, euskaraz mintzatzen dena eta euskaraz ahoz esaten zaiona ulertzen duena, Aholab-en teknologiari esker. Eta tutoreak hainbat gauzatan lagundu gaitzake: IXAren teknologiaren bidez, automatikoki sortutako gramatika-ariketak (aditzak, deklinabidea...) edo ulermen-ariketak (testu batean hutsuneak betetzea, hainbat aukera emanda) egin ditzakegu; ahoskera ebaluatzen digu, Aholab-en teknologiari esker; edo idazketarako laguntzak ematen ditu (aditzen jokabidea, zenbakien idazketa, hiztegi-kontsultak...), IXA eta Elhuyarren teknologiaren bidez.