Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Eskaerak 4-5 eguneko epean jasoko dituzu zuk adierazitako helbidean (Euskal Herrian eta Espainian).

Bidalketa-gastuak (2 kg arteko paketea):

OHARRA: Bidalketa-gastu hauek Euskal Herri barnean eta Espainiara egingo diren bidalketei dagozkie. Zure eskaera beste norabait bidali nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan prezioak kontsultatzeko: tel.: +34 943 36 30 40 edo eskaerak@elhuyar.com

100 €-tik gorako erosketetan, bidalketa-gastuak doan izango dira.


Itzulketak

Elhuyarren edozein produktu itzultzeko aukera izango duzu. Itzuli ahal izateko, zuzenean Elhuyarren erosia izan behar du produktuak. Beraz, eskaerak Elhuyarren webgunearen bidez, telefonoz edo helbide elektronikoz egina izan behar du. Erosketa jaso duzunetik hilabeteko epea izango duzu produktua itzultzeko. 
Itzulketaren bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Akastun produktuak edo oker erantzundako eskaerak
Zuzenean Elhuyarren egindako eskaera baten ondorioz jaso duzun produktua akastuna bada, jasotako produktua egoera onean ez badago edo egindako eskaerarekin bat ez badator, eskaera hori bueltatu ahal izango duzu, eta bidalketa-gastuak Elhuyarren kontura izango dira.

Itzulketa egitean, bi aukera izango dituzu: dirua bueltatu diezazukegu, edo egindako eskaeraren ordez beste produktu bat emango dizugu, eta doan bidaliko dizugu eskaera berria.
Itzulketak egiteko, jarri gurekin harremanetan:  tel.: +34 943 36 30 40 edo eskaerak@elhuyar.com