Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Itzulpengintzarako teknologiak

Itzulpen Automatikoaren garapenerako lanean dihardu Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko I+G atalak 2004az geroztik. Horretarako hainbat ikerketa proiektutan parte hartzen du eta nazioarteko lankidetzak bultzatu ditu. Helburua: euskararentzat Itzulpen Automatiko sistema bat ahalbidetzea.


Opentrad proiektua

Helburua: Espainiako estatuko hizkuntza nagusientzat kode irekiko itzulpen automatikoko sistema bat garatzea. OpenTrad proiektua 2004an hasi eta 2006an amaitu zen, eta ondoren eurOpenTrad proiektuaren baitan izan du jarraipena.

Argitalpenak:


EurOpenTrad

Helburua: ingelesa eta Espainiako hizkuntza ofizialen arteko Itzulpen Automatikoa lantzea, horretarako OpenTrad-en garatutako sistemak hibridazio bidez garatuz.


OpenMT 

Helburua: itzulpen automatikorako kode irekiko arkitekturak garatzea, metodo hibridoak eta prozesadore semantiko aurreratuak erabiliz.


Opentrad+

Helburua: kode irekiko itzulpen (erdi)automatikoko sistema sortzea, gaztelania/euskara hizkuntza parearentzat. Administrazio testuetan espezializatuko litzateke administrazioen eta enpresen itzulpenetan zehaztasun gehiago lortzeko, eta beren itzulpen eremuko beharrei erantzuteko.


Bologna Translation Service

Helburua: itzulpenak kudeatzeko web-plataforma sortzea, itzultzaile ez profesionalei zuzendua, eta itzulpen automatikoan oinarritua.