Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar Europan

Elhuyar Europan

Europa2020 estrategiaren markoan, nazioarteko eragile nagusiekin batera berrikuntza-proiektuetan aritzen da Elhuyar. Gure lan-arlo guztietan berritzeko bide nagusia da Europa, eta horretarako baliatzen ditugu gure aliantza eta sareak, Europako deialdi nagusietan aktiboki parte hartuz berrikuntza-proiektuak garatzeko.

Jarraian, Europan Elhuyarrek lankidetzan garatu dituen proiektu nagusiak:

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

1. European Network of eLexicography/Lexikografia Elektronikoaren Europako Sarea (2013): Lexikografia Elektronikoaren Europako Sarearen helburua da lexikografia elektronikoaren alorrean Europan egiten diren ikerketak sustatzea, koordinatzea eta bateratzea, eta informazio baimendua Europako hizkuntzetan eskuragarri jartzea. COST 2013 deialdia.

2. Bologna Translation Service / Bologna Itzulpen Zerbitzua (2010-2013): Bologna Itzulpen Zerbitzuak goi-mailako espezialitateen alorrera bideratutako itzulpen automatikoko zerbitzu bat eraikiko du. ICT-PSPren 4. deialdia, Grant  270915.

3. Moblang (2009-2011): Proiektu honek MALL erabiltzen du (Mobile Assisted Language Learning, hau da, mugikor bidezko hizkuntza-ikaskuntza) Europako hizkuntza gutxituei eta Europan gutxien erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzei (LWULT) laguntzeko. 505664-2009-LLP-CY-KA2-KA2MP deialdia. 

Elhuyar Zientzia

1. Stimula (2011–2013): Proiektu honen helburu nagusia da Europako ikasle gazteen artean (12-18 urtekoak) zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea. Elhuyar da Europako proiektu honen koordinatzailea. 518103-LLP-1-2011-1-ES-COMENIUS-CMP deialdia.

2. Scicamp (2012 – 2015): Proiektu honen helburuak dira Europako zientzia-udalekuen artean sare bat osatzea, udaleku-antolatzaileak elkartu eta Europako herrialdeen arteko sarea sendotzea, eta zientzia-udalekuen garapenarekin erlazionatutako jardunbide egokien eta ikerketen berri elkarri ematea. 527525-LLP-2012-DE-COMENIUS-CNW deialdia.

Elhuyar Aholkularitza

1. EPIC  (2013 – 2015): EPIC proiektuak (Enhancing and Promoting International Business Communication, hau da, nazioarteko negozioen komunikazioa hobetzea eta sustatzea) ETEi beren nazioarteko lehiakortasuna hobetzen laguntzen die. EPIC egitasmoak negozioei nazioarteko merkataritzako hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzen laguntzen die. LLP-Leonardo Da Vinci deialdia.

2. Fostering the emancipatory dimension of adult literacy procedures in Europe/Helduen alfabetizazio-prozeduren emantzipazio-dimentsioa sustatzea Europan (2005 – 2006): Helduen hezkuntzan aktiboki parte hartzen duten kideen artean jardunbide metodologikoak eta prozesuak trukatzea eta haien ebaluazio kritikoa egitea du helburu, helduen alfabetatzearen alorrean autonomia eta emantzipazioa sustatzeko. LLP - Grundtvig deialdia.