Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

PRIMERAN A2, euskara ikasteko metodoa (Irakaslearen liburua)

PAPERA

Primeran! A2 bildumak helduen euskalduntzerako A2 mailan taldean eta aurrez aurreko saioetan erabiltzeko langai didaktikoak biltzen ditu. Langai didaktiko hauek HEOCak zedarritutako A2 Oinarrizko erabiltzailearen mailak euskara-ikasleari aurreikusten dion gaitasun komunikatiboa bereganatzeko sortuak dira. Ikasleak bi liburuki ditu lanerako: Ikaslearen liburua eta Lan-koadernoa. Horrezaz gain, bi osagarri ere bai: Bideo eta entzungaien DVDa eta Portfolioa.

         Langai hauetan, 12 ikastunitatetan banatuta, ikasleak une didaktiko nagusi hauek aurkituko ditu:

  • Ikaslearen aurrezagutzak martxan jarri, eginkizuna aurkeztu, ikaskuntza berriaren aurrean ikasleari interesa pizteko uneak.
  • Aurrezagutza eta berrien artean zubiak eraikitzeko eta ezagutza berriak sistematizatzeko uneak.
  • Ikasprozesuaren informazioa bildu, ikasestrategiak baliatu eta hausnartzeko uneak.
  • Ikasleen artean kooperazioa eta interakzioa garatzeko uneak.
  • Testuak interesez eta esanguratsu irakurri nahiz entzuteko, elkarrizketak izateko edo idazteko uneak.
  • Ekintza komunikatiboak burutzeko uneak.
  •  

        Ikasleak gelako ikaskideekin batera eta irakaslearen laguntzarekin, ekintza komunikatibo hauek burutuko ditu:

  1. Kartelak prestatu, euskaltegiko gainerako ikasleei ikasteko aholkuak emateko.
  2. Prentsako ahozko eta idatzizko iragarkietako etxerik egokiena aukeratu ikaskide batentzat eta aukeraketa arrazoitu.
  3. Ikaskideei bizitzako pasadizo eta bizipenak kontatu, argazki-albumeko argazkietan oinarrituta lagunen arteko solasaldi informalean.
  4. Eguraldi-iragarpena kontuan hartuta, ikaskideekin egiteko plan bat erabaki.
  5. Menu bat proposatu eta nola prestatu azaldu, lagunen arteko solasaldi informalean.
  6. Bizi-ohitura osasuntsuen inguruko aholkuak idatzi aurkezpen digital batean.
  7. Norbere lanari buruz hitz egin solasaldi informalean.
  8. Norbere herrian aldaketak egiteko proposamenak egin.
  9. Txio bat euskaraz idatzi eta ikaskideenei erantzun.
  10. Ikaskideekin festa bat antolatzeko hitz egin.
  11. Azokako saltzaileekin salerosketa-solasaldi bat egin.
  12. Lagunarekin Kultura Bonua zertan kontsumitu erabaki.
  • Egilea: Elhuyar, AEK
  • Kategoria: Irakaskuntza | Gaia: Hizkuntza eta hizkuntzen irakaskuntza | Publikoa: Publiko orokorra
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar Fundazioa | Argitaratua: 2016.03.01
  • | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia