Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.
Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen, eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu. Ezagutu gaitzazu youtube-n!
Partekatu Elhuyar:
COVID-19aren bigarren olatuan bete-betean sartuta, eta Europa erdi konfinatuta dagoela, protagonista berri bat azaldu da gure artean: nekea. Krisialdia kudeatzeko erabiltzen ari diren erremintak berraztertu eta etorkizunera begiratzeko une aproposa da, birusa gure artean geratuko dela jakitun. Luzerako begirada du abenduko erreportaje nagusiak.
Agustin Arrieta Urtizberea filosofoak gaurkotasun betean dagoen beste gai bati heltzen lagundu digu: zer da pentsamendu kritikoa izatea? XXI. mendeko giza abilezia garrantzitsuenetako bat izango dela diote. Denbora luzez, gaitasun kognitibo-arrazional handiak izatearekin lotu da, baina gero eta argiago dago gaitasun emozionalekin ere oso lotua dagoela. Arrietak eman dizkigu gako nagusiak.
Buruko osasunaren eta medikalizazioaren gaia ere ekarri dugu. Oso mamitsua izan zen OPIK eta OSEKI taldeek antolatutako “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldia, eta han esandakoak jaso ditugu aldizkarian, merezi duelakoan. Buruko osasunaren gaineko begirada kritikoa eta feminista dute abiapuntu. Beti bezala, albistez, analisiez eta iritziez beteta dator Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakia.
Elhuyar aldizkaria, 340. zenbakiaren eduki guztiak hemen.