Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Automatismoak eta kontrola

EPUB PDF

Liburu honek Industria alorreko Graduetako Automatismoak eta Kontrola irakasgaia du jatorri. Irakasgai horretan eskolak euskaraz ematen dituzten unibertsitateko irakasleengandik heldu da ideia.
Liburuaren edukiak irakasgaiaren programa kontuan hartzen du, baina eskolan ematen dena baino haratago doa, ingurumaria azalduz eta gaietako batzuk sakonduz.
Gainera, automatismoei eta kontrolari buruzko oinarrizko kontzeptu, metodologia eta teknikak azaltzen direnez, halako ikasgaiak ematen diren Lanbide Heziketako hainbat gradutako ikasleentzat ere baliagarria da. Idazlana ahal bezain modu pedagogikoan idatzia izana da, jakintza-arlo hauetako hasiberriei begira.
Gaiek elkarren artean harreman handia izan arren, liburua bi atal nagusitan zatitu da. Lehen zatian automatismoei buruzko oinarriak aipatzen dira, eta bigarren zatia, osorik, kontrolari buruzkoa da.

ERRATAK hemen

  • Egilea: Haritza Camblong Ruiz, Nora Barroso Moreno, Aitzol Ezeiza Ramos
  • Kategoria: Irakaskuntza | Gaia: Ingeniaritza | Publikoa: Unibertsitatea
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar, UEU | Argitaratua: 2014.02.23
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia