Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Estatistika aplikatua. Teoria eta praktika

PAPERA PDF

Gizarte-hezkuntzaren errealitatea aztertu eta ezagutzeko, ikerketa eta esku-hartze pedagogikoko metodoak eta teknikak ezagutu behar dira. Teknika horien artean, betebehar garrantzitsua dute errealitate sozialetik zein hezkuntzakotik bildutako datuen analisiarekin lotura dutenek. Hori dela eta, gizarte-zientzietako ikasleek ezinbestekoa izango dute datuen analisiak egiteko tekniken erabileran konpetentzia izatea. Testu hau erreferentea da gizarte-zientzietako ikerketan, datuen analisiei buruzko ikasgaietarako, eta euskarri didaktiko izateko prestatua dago. Testuan, gizarte-zientzietako esparruan estatistikaren erabilera eta aplikazioei buruzko ikuspegi zabala ematen da. Estatistika tresna laguntzailea, baliagarria eta ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den, izan den edo izango den jakiteko.

 

  • Egilea: Juan Etxeberria Murgiondo
  • Kategoria: Irakaskuntza | Gaia: Giza, gizarte- eta politika-zientziak | Publikoa: Unibertsitatea
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2011.11.30
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia