Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Energia-orekaren erregulazio neuroendokrinoa

PDF

Gizarte garatuetan, obesitatea hazten ari da, baina ez ustekabeko aldaketa genetikoen ondorioz soilik. Izan ere, aldaketa horiek hainbat belaunaldiren buruan gertatzen dira. Beraz, ingurumen-faktoreek ere berebiziko garrantzia dute. Herrialde garatuetako eta garabideko herrietako gizartearen eta ekonomiaren eraberritze- eta berregituratze-prozesuak eredu dietetikoak eta jarduera fisikoa aldarazi egin ditu. Obesitatearen hedapen azkarra eragiten duten faktore denak guztiz ezagutzen ez badira ere, uste da energia-dentsitate handiko elikagaien eskuragarritasuna eta egoneko bizitzeko era direla eragile nagusietakoak. Labur esanda, gainpisuaren eta obesitatearen garapena dakarten gorputz-pisuaren erregulazioaren akatsak faktore genetikoen eta ingurumen-faktoreen arteko interakzioaren ondorio dira. Hori guztia lantzen du liburu honek, eduki hauetan sailkatuta: Janguraren erregulazio neurokimikoa; Energia-gastu; Gantz-ehun zuria; Energia-orekaren erregulazio neuroendokrinoa; Obesitatea.

  • Egilea: Itziar Txurruka Ortega
  • Kategoria: Irakaskuntza | Gaia: Medikuntza eta osasuna | Publikoa: Unibertsitatea
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: ELHUYAR | Argitaratua: 2011.06.17
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia