Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Urpeko erreinuan (CD-ROMa)

CDROM

JOKOA DOAN JAISTEKO SAKATU HEMEN: URPEKO ERREINUAN

Jolastu itsas hondoan eta salbatu bertako fauna. Baina, adi, hori lortzeko, itsasoa ondo ezagutu beharko duzu eta! Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari… Sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ahal izango duzu.

OHARRAK:

  1. Ez da zerbitzu teknikorik eskainiko
  2. Jokoa hasteko, jaitsi '.rar' dokumentua zure ordenagailura eta deskonprimatu; gero, 'Urpeko_erreinuan' aplikazioaren gainean sakatu
  3. Ez kendu eta ez erantsi inolako dokumenturik karpeta horretan

 

Ezaugarri teknikoak

Gutxieneko ezaugarriak: Pentium III prozesadorea (Pentium IV gomendagarria). Microsoft Win2000, Win XP. 256 MB-ko RAM memoria.
SVGA monitorea, milioika koloretarako ipinita. Soinu-txartela eta bozgorailuak

 

BABESLEA: Gipuzkoako Foru Aldundia, IKT 2015

  • Egilea: Elhuyar Zientzia
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Biologia | Publikoa: Haur eta gazteak
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar Fundazioa | Argitaratua: 2015.12.15