Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

PRIMERAN! A1 Ikaslearen materiala

PAPERA

PRIMERAN! euskara ikasteko metodoa: Izenak dioen bezala, euskara ikasteko metodoa da PRIMERAN! Irakasle batekin euskara ikasten ari den edonorentzat egokia (A1 maila). Ez da autoikaskuntzarako prestatutako materiala, ikasgelan, aurrez aurre aritzeko baizik. HABEren jarraibide didaktikoak kontuan hartuta eginiko lana da. 12 unitate dira, bakoitza lanerako lau ataletan banatuta dago: HASI, HARTU, BEHATU, EGIN. Gramatika-azalpenak ('Kontuan hartu') eta hiztegia ere baditu. 3 unitatetik behin 'Autoebaluazioa' atala dago. 1. Ikaslearen liburua(150 orrialde, koloretan):Unitate bakoitzean landuko diren entzunezko eta ikus-entzunezko testuak DVD batean jasota daude (Ikaslearen liburukoak nahiz lan-koadernokoak 2. Lan-koadernoa (118 orrialde, koloretan) Ikaslearen liburuaren osagarria da; hark bezala 12 unitate ditu. Ikaslearen liburuan ikasitakoa indartzeko ariketak jasotzen dira. Bakarka egiteko ariketak dira 3. Karpeta/portfolioa: Ikaskuntzaren jarraipena egiteko tresna da. Bertan ikasleak materialak, gogoetak eta ekoitzitakoa jasotzeko tresna da. 4. DVDa: Propio metodo honetarako sortutako audio eta bideoak ditu. Entzumena eta mintzamena bultzatzea dute helburu.

Ikaslearen materialaren osagarri da, halaber, Irakaslearen liburua.

  • Egilea: Elhuyar Aholkularitza
  • Kategoria: Irakaskuntza | Gaia: Hizkuntzalaritza | Publikoa: Publiko orokorra
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2013.02.26
  • | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia