Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar Ikaslearen Hiztegia

PAPERA

Hiztegi hau lehen hezkuntzako eta DBHko lehen zikloetako ikasleentzat da.

28.200 hiztegi-unitate, 38.593 adiera eta 17.500 adibide biltzen ditu.

Gainera, hiztegi-artikuluak eduki berriz hornitu dira argitalpen honetarako: ohiko kategoria, definizio, adibide eta oharrez gain, 10.700 sinonimo eta antonimo, 900 gramatika-ohar eta irudiz edo gramatika-taulaz osatutako 518 hiztegi-unitate ditu. Gainera, amaieran aditz-taulak eta deklinabide-taulak biltzen dituen eranskina du, baita munduko estatuen izenak, hiriburuen izenak eta herritarren izenak jasotzen dituen eranskina ere.

Hiztegi honen lehen orrialdean dagoen erregistro-kodea erabiliz, hiztegiaren webgunean sar zaitezke, era guztietako kontsultak egiteko. Sartu eta erabili Elhuyar ikaslearen hiztegia  (ikaslearenhiztegia.elhuyar.eus).

  • Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
  • Kategoria: Hiztegiak
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2008.09.01
  • | Edizio: 3. argitalpena
  • | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

APPs erlazionatuak

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia