Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan

PDF

1996an bete zen Folin markesaren heriotzaren mendeurrena (1817-1896). Natur zientzien alorrean Folin-ek berebiziko garrantzia izan zuen, Euskal Herriko azterketa faunistikoari dagokionez, XIX. mendearen amaieran. Iparraldeko lehen ikasketa metodikoak burutzeaz gainera, bere inguruan giro ezin hobea lortu zuen hainbat lagun zientzia-kontuez ardura zedin bultzatuz. Atlantida, marraskiloak eta euskaldunak dira lan honetako hiru ardatz nagusiak. Itxuraz elkartezinak diruditen hiru elementu hauek batera erabili zituen Folin-ek lan-hipotesi gisa eta hiruen arteko lotura azaltzen saiatu zen bere ikerketa eta idazkietan.

  • Egilea: Kepa Altonaga Sustatxa
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Biografiak | Publikoa: Publiko orokorra
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2005.05.06
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia