Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hodeietan

PAPERA PDF EPUB KINDLE

Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da, eta gizajoa hodeietan dago beti: despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi. Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du. Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da.

2011ko CAF-Elhuyar sarietan ‘Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak’ kategorian saria jasotako proiektuaren emaitza da liburu hau.

  • Egilea: Aitzol Lasa Oyarbide
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Lurraren zientziak | Publikoa: Haur eta gazteak
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2012.03.28
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia