Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua

PAPERA PDF EPUB KINDLE

Kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabiltzen diren sistemetara arteko historia kontatzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen ere. Besteak beste, kontatzen da nola Eskoziako Maria Estuardo erregina eraila izan zen enkriptazio ahul batean konfiantza izateagatik; II. Mundu Gerran alemaniarrek erabili zuten Enigma kodetzeko makinaren historia ere aurkituko du irakurleak; eta, nola ez, Interneteko PGP enkriptazio-sistema ere aztertzen da... Hainbat hizkuntzatara itzulia izan da eta, kasu askotan, best seller izatera iritsi da. Elhuyarrek euskaraz jarri du eskuragarri, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Sailaren laguntzarekin. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bildumako laugarren liburua da. Bilduma hori 16 urtetik gorako irakurleei zuzendua dago, eta zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatzea du xede.

  • Egilea: Simon Singh
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Informatika | Publikoa: Haur eta gazteak
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2012.11.06
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia