Skip to main content
Noticia Elhuyar

APPak eta zientzia-liburuak, Elhuyarren azoka Durangon

2014 | Abenduak 01

Elhuyar APPgunean, elhuyar hiztegi elebidun guztiak batzen dituen Elhuyar hiztegiak aplikazioa deskargatzen lagunduko dizugu; gainera, Marikalanbre bizitzaren laborategien haurrentzako esperimentu-liburua aurkeztuko dugu. Abenduaren 7an, igandean, Gerediaga Elkarteak gonbidatu gaitu aurkeztera okzitanieraren inguruan garatu dugun bide-orria, Lo Cóngres erakundearekin lankidetzan

 

Iaz bezala, aurten ere bi stand izango ditu Elhuyarrek Durangoko Azokan, biak elkarren ondoan, Artekale 55 eta 56an.  IKTen standa izango da bata, eta liburuena bestea. IKTe...

Elhuyar APPgunean, elhuyar hiztegi elebidun guztiak batzen dituen Elhuyar hiztegiak aplikazioa deskargatzen lagunduko dizugu; gainera, Marikalanbre bizitzaren laborategien haurrentzako esperimentu-liburua aurkeztuko dugu. Abenduaren 7an, igandean, Gerediaga Elkarteak gonbidatu gaitu aurkeztera okzitanieraren inguruan garatu dugun bide-orria, Lo Cóngres erakundearekin lankidetzan

 

Iaz bezala, aurten ere bi stand izango ditu Elhuyarrek Durangoko Azokan, biak elkarren ondoan, Artekale 55 eta 56an.  IKTen standa izango da bata, eta liburuena bestea. IKTen stand-ari Elhuyar APPgunea deitu diogu, eta atal honetako berrikuntzan nagusia Elhuyar Hiztegiak aplikazioa izango da. Aplikazio horretan Elhuyar hiztegi elebidun guztiak kontsulta daitezke, eta bi bertsio ditu: online bertsioa bata, doakoa, mugikorra edo tableta sarera konektatuta dagoenean bakarrik funtzionatzen duena; eta, offline bertsioa bestea, 3 €-tan salduko duguna, sarera konexiorik gabe ere funtzionatzen duena. Horretaz gain, APPgunean HITZMIX jolasen aplikazioen berri ere emango dugu: HITZMIX zifren saltsa; HITZMIX letren saltsa; HITZMIX hitz-pasa; HITZMIX gurutzatuak eta HITZMIX bortz. Horiek hizkuntzarekin jolasteko eta trebatzeko jolasak dira eta 1,5 €tan daude salgai. Standaren dekorazioaren parte izango dira aplikazio bakoitzari dagokien QR kodeak; beraz, hala nahi duenari deskarga egiten edo/eta produktua erosten lagunduko diogu gure APPgunetik.

Elhuyarren liburuen standera etorrita, aurten Zz zientzia-dibulgazioko seriean argitaratu dugun ale berri bati emango diogu protagonismoa: Marikalanbre bizitzaren laborategia, 6-8 urte arteko haurrei zuzenduriko dibulgazio-liburua. Irrien Lagunekin elkarlanean egin dugu liburua, beraien pertsonaia baita Marikalanbre. Elhuyar Zientzia unitateko kide Ana Galarragak idatzi du liburua, eta abenduaren 7an, igandean, Marikalanbreren liburuak sinatzen egongo da standean bertan, 16:00-18:00 bitartean. 18:00etan, berriz, Saguganbara aretoan aurkeztuko du liburua Anak: umeei pasarte batzuk irakurri dizkie eta esperimentuak egingo dituzte elkarrekin. Bestalde, egun horretan bertan, baina 11:00etan, gure lankide Itziar Cortes-ek Xuxen.eus webgune berritua aurkeztuko du @Kabia aretoan.

Okzitanieraren inguruko poiektua aurkezteko gonbitea
Badirudi dena igandean gertatuko dela, egun horretan Durangoko Azokaren antolatzaileek gonbidatu baikaituzte Lo Congrès permanent de la lenga occitana  erakundearekin lankidetzan garatzen ari garen proiektua aurkeztera. Elhuyarrek eta Lo Congrès erakundeak 2014ko apirilean hasi zuten elkarlana, "Diagnostic et feuille de route pour le développement numérique de la langue occitane : 2015-2019" proiektua garatzeko. Hain zuzen, okzitanierarekin lotutako erakundeetako 21 pertsonak hartu dute parte, euskararen, bretoieraren, galeseraren eta katalanaren adituekin batera. Proiektuaren arduraduna Media.kom izan da; Elhuyarrek koordinazio-lanak eta hizkuntza-teknologien arloko aholkularitza-lanak egin ditu. Hain zuzen ere, joan den astean, azaroaren 26an, aurkeztu zuten Paven (Okzitania) okzitanierarentzat 2015-2019 arteko bide-orria, Hizkuntza Teknologien arloko hizkuntza-baliabideak eta -tresnak garatzeko helburu zehatzak proposatuz.

Azkenik,  12:30etik 13:30era @Kabia aretoan Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok mahai-inguru bat gidatuko du euskara eta gaskonera ezagutarazteko erabiltzen ditugun tresna digitalen inguruan, eta honako lagunek hartuko dute parte:

  • Jean-Jacques Castéret, L'InOc Aquitaine-ren zuzendaria;
  • Benaset Dazéas, Congrès permanent de la langue occitan-eko zuzendaria;
  • Pantxoa Etchegoin, EKEren zuzendaria;
  • Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioa.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Amaia Mendizabal Elias · Komunikazioa · Elhuyar
tel.: 943 36 30 40 · a.mendizabal@elhuyar.com · www.elhuyar.eus