Skip to main content
Noticia Elhuyar

Baietz abenduaren 3rako euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu sarean!

2014 | Azaroak 03

Ba bai, oraingo honetan erronka batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: baietz abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu!

Elhuyar hiztegien eta Forvoren webguneek sortu dute #esanHitza erronka. Euskarazko ahoskerak biltzea du helburu, modu horretan Interneten euskara gehiago entzuteko. Gaur egun, Elhuyar hiztegien webgunean bertako hitzen ahoskera entzun dezakezu, Forvori esker. Aukera hori oso lagungarria da euskara ikasten ari direnentzat... baina hitz guztiak ez daude entzuteko moduan.

Hartuko d...

Hartuko duzu parte #esanHitza erronkan? Bi modu daude parte hartzeko, eta bideo bana egin dugu azaltzeko: hiztegien webgunean kontsulta egitean, zein hitz dauden ahoskatu gabe ikusita; eta, bestela, zuzenean ahoskatu gabeko hitzen zerrendara jota.

Animatu eta #esanHitza, euskara entzun dadin!