Uso de cookies. Este sitio web utiliza cookies, para facilitar su navegación. Si continúa navegando, entenderemos que está usted dando su consentimiento para la utilización de dichos cookies. Para mayor información, consulte nuestra política de cookies.

Elhuyar Zientzia Azoka STEAM Euskadi Sarien finalista da

Publicado el 10.07.2020 en la categoría Noticias

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatu dituzten STEAM Euskadi I. Sarien finalista da, 2020ko edizioan.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutako Batzorde Teknikoak aurkeztutako 133 hautagai aztertu ditu eta horietatik 12 finalista izendatu ditu, tartean Elhuyar Zientzia Azoka.

Bi kategoria ditu sariak, eta Elhuyar Zientzia Azoka kategoria honetan da finalista: “STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena. STEAM hezkuntzako ekimen berritzaileak, emaitza bikainak dituztenak, aintzat hartzen ditu”. Ebazpena 2020ko uda ostean ezagutuko da.

Horrez gain,  Elhuyar Zientzia Azokari STEAM Euskadi zigilua aitortu zaio, Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeagatik. Bizilabe proiektuak ere lortu du zigilua. STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik lehenengo fasera igaro den ekimena izateagatik.

Zigilu hau, STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak lorpenekin garatzen ari diren erakundeei (ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…) ematen zaie, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik. Aurtengoa da lehenengo edizioa, eta Elhuyar Zientzia Azoka eta Bizilabe proiektua, beste hainbatekin batera, zigilua lortutakoen zerrendan sartu dira.