Uso de cookies. Este sitio web utiliza cookies, para facilitar su navegación. Si continúa navegando, entenderemos que está usted dando su consentimiento para la utilización de dichos cookies. Para mayor información, consulte nuestra política de cookies.

Elhuyar Durangoko DA!53 azokan izango da

Publicado el 21.11.2018 en la categoría Noticias

- Zientzia-produktuak eta hiztegiak izango dira salgai

- Saguganbaran kimikako saio bat ere eskainiko dugu

Badator Durangoko Azoka aurten ere, eta Elhuyar bertan izango da beste behin ere, abenduaren 5etik 9ra.

Goienkaleko 87. standean aurkituko dituzue Elhuyarren produktuak:

  • Zientzia-materialak
    • Elementuen taula periodiko berritua
    • Esperimentu-liburuak gaztetxoentzat
    • Zientzia-dibulgazioko liburuak
    • Ikasle zein irakasleentzako materialak
    • Elhuyar aldizkaria
  • Hiztegiak
    • Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia
    • Euskara hiztegiak
    • Beste hiztegiak

Materiala salgai jartzeaz gain, abenduaren 6an, arratsaldeko 15:00ean,  Saguganbara gunean, ‘Kimikako laborategian’ saioa aurkeztuko du Elhuyarreko Ana Galarragak. Elementuen taula periodikoa eta Elhuyarren esperimentu-liburuak oinarri hartuta, kimikako esperimentu batzuk egingo ditu 4-8 urteko gaztetxoentzat.