Uso de cookies. Este sitio web utiliza cookies, para facilitar su navegación. Si continúa navegando, entenderemos que está usted dando su consentimiento para la utilización de dichos cookies. Para mayor información, consulte nuestra política de cookies.

Kultura Digitalaren Astea(k) Gipuzkoan barrena

Publicado el 13.03.2018 en la categoría Noticias

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Kultura Digitalaren Astea ospatzen ari dira Gipuzkoako zenbait herritan, «Kultura Digital@: erabilera ona eta sorkuntza» goiburutzat hartuta.

Tolosan hasi zen ekimena (martxoaren 2tik 8ra), eta Ordizian ari dira orain (martxoaren 9tik 15era). Ondoren, Eibar (martxoaren 16tik 22ra), Errenteria (apirilaren 13tik 19ra) eta Arrasateren txanda (apirilaren 20tik 26ra) izango da.

Elhuyarrek euskarazko hiru hizkuntza-baliabide aurkeztuko ditu ekimen horren barruan: Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikala, Matxin itzultzaile automatikoa eta Elhuyar onlineko hiztegiak. Zein baino zein erabilgarriagoak edozein euskal hiztunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.

Lau aukera dituzue baliabide horietako bakoitza zer den eta nola eta zertarako erabil daitekeen ikasteko, euskaraz idaztean edo hitz egitean sortzen zaizkigun zalantzak argitzen laguntzeko.

Ordizian, martxoaren 13an, 18:00etan

Eibarren, martxoaren 20an, 18:00etan

Errenterian, apirilaren 17an, 18:00etan

Arrasaten, apirilaren 24an, 18:30ean

Egitarau osoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean duzue.