Uso de cookies. Este sitio web utiliza cookies, para facilitar su navegación. Si continúa navegando, entenderemos que está usted dando su consentimiento para la utilización de dichos cookies. Para mayor información, consulte nuestra política de cookies.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskararen erabilera sustatzeko 13 baliabide aurkeztu ditu, tartean Elhuyarrek garatutako lau

Publicado el 08.02.2018 en la categoría Noticias

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erreminta-sorta berri bat aurkeztu du gaur euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko. Donostiako Tabakalera zentroan izan da aurkezpena, eta hizlarien artean izan da Josu Aztiria Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen arduraduna.

Aurkeztu dituzten 13 baliabideen artean, lau dira Elhuyarrek garatuak. Batetik, euskadi.eus atariko Elhuyar Hiztegi digitalaren bertsio berritua aurkeztu dute. Han jasotzen dira hiztegiak.elhuyar.eus-eko gaztelania-euskara hiztegian 2017ko ekainera bitartean egindako eguneraketak.

Bestetik Elhuyar Hiztegien aplikazio berria aurkeztu dute. Elhuyarren gaztelania-euskara, ingelesa-euskara eta frantsesa-euskara hiztegiak kontsultatu daitezke mugikorretarako aplikazio horretan, online eta offline. Android eta iOS mugikorretarako bertsioak daude doan deskargatzeko moduan.

Chrome eta Internet Explorer nabigatzaileetan hainbat hizkuntza-baliabide batera kontsultatzeko Hiztegibar plugina ere aurkeztu dute gaur.

Azkenik, Hizketa-ereduak argitalpenaren aplikazioa. Zerbitzu horrek herritarrek beren egunerokoan erabil ditzaketen zenbait elkarrizketa-eredu jasotzen ditu. Era intuitibo batez erabiltzaileak mesedegarri gerta dakizkiokeen proposamenak topatuko ditu, egoeren arabera antolatuta.

Elhuyarren baliabide horietaz gain, bederatzi hiztegi terminologiko ere aurkeztu dituzte (Euskaltermen daude kontsultagai): Traumatologia; Hiesa; Mendekotasuna; Garraioa eta Logistika; Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak; Ehiza eta Arrantza; Mineralak; Sare sozialak; eta Telefonia. UZEIk gidatuta, arloko adituekin egin dituzte hiztegiok, eta Terminologia Batzordeak onetsi ditu. Batzorde horretako kide da, besteak beste, Alfontso Mujika Elhuyarreko lankidea.

Informazio gehiago, hemen.