Use of cookies. This website uses cookies to facilitate browsing. If you continue browsing, we will assume that you are giving your consent for these cookies to be used. For further information, please check out our cookie policy.

Gazteekin

Berdintasuna gazteekin

Gazteekin

Zergatik sortu dugu Bizentaren Lumak jolasa?

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako gero eta baliabide eta material gehiago eta osatuagoak badaude ere, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko helburuarekin sortutako tresnak urriak dira. Bizentaren Lumak solas-jolasak norabide horretan ekarpena egin nahi du, baliabide bezala erabiltzeko aukera zabalduz.
Publiko zabala du jomugan, espezializatua eta ez-espezializatua, hau da, baliabide egokia da bai berdintasuneko gai eta edukietan sakondu nahi duten gazteentzat, eta baita berdintasunari buruzko informazio urria duten gazteentzat ere.
Zentzu honetan, Bizentaren Lumak solas-jolasa karta-jolas bat da, prozedura definitua eta baliabide zehatzak dituena, baina aipatutako helburuak lortzeko beste hainbat baliabide eta ekimenekin osa daitekeena.
Jolasak sare ikuspegia du, gazteak trebatzea helburu izanik, trebatutako gazteak jolasaren dinamizatzaile eta ekintzaile bihurtzea bilatzen duelako.

Zer da Bizentaren Lumak jolasa?

Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzeko ere.

Ezagutu Bizentaren Lumak jolasa