Use of cookies. This website uses cookies to facilitate browsing. If you continue browsing, we will assume that you are giving your consent for these cookies to be used. For further information, please check out our cookie policy.

COVID-19 gaitzaren inguruko terminologia: gure hiztegietako #AzkenAldaketak

Posted on 30.06.2020 in the Noticias category

 

Elhuyarrek etengabe eguneratzen ditu bere hiztegiak, eta sare sozialen bidez ematen du horren berri normalean, #AzkenAldaketak traola baliatuz. Azkenaldian, COVID-19 gaitzak eragin duen egoerari lotutako hiztegia eguneratzen aritu gara.

Terminologia hori eskura izateko, denak batera kontsultatzeko aukera eman nahi genuke, eta sortaka sare sozialetan zabaldutakoak hemen bilduko ditugu aurrerantzean.

Otsailaren hasieran, lau sarrera eguneratu genituen Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan:

Nazioartean izendatu eta berehala proposatu genuen euskarazko ordaina SARS-CoV-2 izeneko koronabirusak eragiten duen gaitzarentzat: 2019-nCoV arnas gaixotasun akutu edo COVID-19.

Geroztik, astez aste, hiztegiak.elhuyar.eus eguneratzen jarraitu dugu, eta hainbat termino gehitu dizkiogu COVID-19aren gure hiztegi partikularrari. Lanean jarraitzen dugu; beraz, zerrenda luzatuz joango da, eta goialdean agertuko dira azkena eguneratutakoak. Nagusiki, euskarazko eta gaztelaniazko hiztegi-sarrerak eguneratu ditugu, baina haietako batzuek dagoeneko badituzte frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere. Egin klik hitz bakoitzaren gainean, eta zuzenean sartuko zara Elhuyarren hiztegien webgunean.

20-06-30ean eguneratuak

20-06-18an eguneratuak

 

20-06-11n eguneratuak

20-06-02an eguneratuak

20-05-26an eguneratuak

20-05-19an eguneratuak

20-05-13an eguneratuak

20-05-06an eguneratuak

20-04-30ean eguneratuak

20-04-21ean eguneratuak

20-04-07an eguneratuak

20-04-01ean eguneratuak

20-03-24an eguneratuak

20-03-17an eguneratuak